Bizi gaitezen

by - 5.6.20

Cuadro el árbol de la vida de Gustav Klimt

3 hilabete dira gure etxera sartu ginenetik. Egia da etxe txikirik ez dugula, baina 86 egun geroago paretak astunak egiten direla ezin ezetz esan. Egunak mila modukoak izan ditugu, eta orduak egun baino gehiago. Jakin badakigu gure hobe-beharrez izan garela etxe barruan eta gure alboan egon diren horiek tentsioak-tentsio ez dute lan makala izan. Beldur ere izan gara, eta ez soilik guregatik. Guregatik, gure familiengatik, gure alboan dauden horiengatik, beraien etxean dauden horiengatik,… guztiagatik. Baina natura usaitzeko, garraxi egiteko, familia ikusteko garaia iritsi zaigu. Aske sentitzeko garaia iritsi zaigu. Badakigu beldurrak beti alboan izango ditugula baina kontuarekin aurre egin beharko zaio. Bizitza unean unekoa dela jakinik, bizi gaitezen!

You May Also Like

0 comments