87 egun... geroago

by - 10.6.20

Eloy Tolosa: Abrazo | Esculturas abstractas, Esculturas, Pinturas

Gaur lehenbizikoz ama ikusi dut. 87 egun luze pasa dira konfinatu ginetetik. Mila gauza galdetu nahiko nizkioke baina… ezin; horra denboraren orratzen patua.

Beti bezain irribartsu; denataz mintzo da. Arreba, hilobak, ingurukoak,… baina aitaz hitzegiten duenean kezka-aurpegia nabaria da. Atzeraka egingo ote?

Ama aitaz ere mintzatu da; ondotxo daki nire kezka. 2 hilabete asko dira aitaren burmuin delikatuarentzako. Baina amak… amak kemen handia erakutsi izan du beti. Ziur, inoiz ez bezala zaindu duela.

Pena, astean behin ordu soil bat izan gaitezkeela. Pena, pertsona bakarrarekin egon gaitezkeela. Pena, hain gertu izanik ezin inor besarkatzea. Eta ez… ez nago kartzelan. Soilik etxebizitza batean bizi den aniztasun funtzionala duen pertsona naiz. Besarkada xume bat, gertukoen besarkada bat behar duen pertsona.  

You May Also Like

0 comments