94 egun... geroago... eta berdin gaude

by - 17.6.20

La estupidez humana puede llegar a ser muy peligrosa | ALnavío ...

Parez-pare itsasoarekin ibiltzea ezinezkoa zirudien. Azal leunak argi-izpiaren bitamina hartzeko 3 hilabete pasa behar izan dira. Eta horretarako estadioak edo tabernarik ez da behar. Soilik txori kantua, haize ufadak, olatuen talka entzuten diren naturbideak behar dira. Bertan paseo bat nahikoa da. Gertukoa lau hormatan dagoen bitartean pertsona baten askatasunaz pentsatzea zaila da. Beste batzuen eskubide bakarra arnasa denean bidezkotasunaren eskakizuna entzutea zaila da. Leihotik jendea nola pilatzen den ikustea zaila da. Gure lurra sastegi bat bihurtzen badugu pandemia berri bat sor genezakeela eta guztia zikintzea noziboa dela ulertzea zaila da. Enpatikoa izatea eta berdin jarraituz gero lehen konfinatuak haurrak, hirugarren adinekoak eta aniztasun funtzionala duten pertsonak izando direla ikustea zaila da. Baina benetan, hain zaila al da besteen lekuan jartzea? Agian desiratu gabeko gogorapenak estali ahal izateko borondatezko amnesiaz sorturiko bizimodu neurotiko bat nahi dugu? Oraindik gure zilborrestean bizi gara; gure globo indibidualistan. Eta hainbat kimu gure nahitaezko energia astindu arte estadio bat betetzea pertsona guztien osasun eskubidea baino garrantzitsuagoa dela pentsatuko dugu. Nahiz gutxi batzuei osasunaren izenean aire librean egotea ukatu, pertsonak pilatzeko espazio itxiak eskatzen jarraituko. Nahiz parean dugunaren osasuna jokoan izan, sudur-puntan jartzen zaiguna egiten jarraituko dugu.  
            

Aire garbia arnastu nahi zuenak dena berdin jarraitzen duela eta gizakia beste behin bere ergelkerira bultatzen dela ikusteko 3 hilabete pasa behar izan dira.


ERGELKERIA, EZJAKINTASUNA IZATEAZ GAIN, JAKITEN EZ DUGUNA BADAKIGULA SINISTEA DA

You May Also Like

0 comments