86 egun

by - 29.5.20

Comprar Lienzo ABSTRACTO madera online - Tienda Decoración de Hogar

Txutxumutxuen eztanda edonon
Jendea urduri, gerra ote?

86 egun aidean, eta atea ireki ezinik.
Antza gaitza edozeinen esku
eta nire erraietan bada?
Bada aulki bat dudala,
baina ez dut bakardadean hil nahi.

86 egun aidean, eta atea ireki ezinik.
Nire zaintzaileak urduri dira;
egunetik egunera urduri.
Eta orain, orain haserre.
Honatx barealdiaren osteko ekaitza.
Ez dut ezer gutxi ulertzen
baina ni berdin jarraitzen dut, salduta.
Bada aulki bat dudala,
baina ez dut bakardadean hil nahi.

86 egun aidean, eta atea ireki ezinik.
Gaur kaleak istiluaren zuloan daude.
Denak zoratzen;
eta gorenak ardura eskatuz.
Ardura, berriz, inon ere.
Zoratzen ari ote?

86 egun aidean, eta ateak azkenean ireki dituzte.
Aldiz, beldur naiz.
Zoramen horren menpe geratuko ote naizen beldur.
Edozer gauza dela ere haserretuko naizen beldur.
Arduraz jokatuko ote ez dudan beldur.
Ordea, eskubideak ditudala denen ahotan.
Egia non?
Ez dut ezer gutxi ulertzen
baina ni berdin jarraitzen dut, salduta.

You May Also Like

0 comments