ON izan

by - 26.10.19

Resultado de imagen de on boton

Espazio digitalak, arriskuak dituen heinean abantailak ere baditu. Jakin badakigu sareak gaizki erabiliz gero, norberaren mundu pribatua airean geratzen dela. Pausoak kontzientziaz eman behar dira eta are gehiago besteen pribatutasuna “enter” baten menpe dagoenean. Aldiz, XXI. mende honetan aurrera egin nahi bada, besteen mailara egokitzea ezinbestekoa da. Egia da, sareak bizi-biziak direla; ezin bihar kontatu gaur gertatzen ari dena; hau kontuan izanik, franko, inguruan ikusten ditugun gabeziak etortzen zaizkigu burura. Baina biratu dezagun platera. Gabeziei so geratu baino gaitasunei errepara diezaiegun. Batak burua,besteak hitza, hirugarrenak ekintza… norberak egiten dakizkien gauzak egiten baditu sareak eskaturiko azkartasun, pertsonalitate puntu hori lor dezake beti ere pribatua dena zainduz. Eta gainera, honekin mundura irekitzea lortzen badugu... munduak beste modu batean ikusiko gaituela pentsatzen dugu.

Hau guztia kontuan izanik, esan gure sareak munduratzeko, on egoteko, itxuraldaketa bat jasan dutela eta zer hobeto hemen plazaratzea baino. Gu jarraitzeko prest?

You May Also Like

0 comments