Zergatik ez?

by - 13.9.20


Visítalo - Real Sociedad de Fútbol S.A.D.

Futbola beti izan da kritika askoren erdigune. Bertan mugitzen den dirua edota edozein pertsonen gainetik dituzten aparteko eskubideak, horra gizartearen zati baten kexua. Aldiz, hortaz haratago bada futbola entretenimendu, ihesaldi gisa ulertzen duena; eta konfinamenduan faltan bota duenik ere asko dira. Gurean, futbola tila balitz elementu lasaigarritzat hartzen da. Eta horrela gertatzen da Luismiren kasuan. Txikitatik jarraitzaile sutsua izanda, edozein kezken ibuprofeno pertsonala hau dela esan genezake. Atzokoan berriz, haratago joan eta ideia bati eutsi zion. Orain, futbol zelaietan ikuslerik ez dela jakin badakigu. Aldiz, neurri guztiak hartuta… zergatik ez eskaini hainbeste denbora erresidentzietan eta etxebizitzetan sartuta izan diren jarraitzaile horiei sarrera bat? Galdera zoroa zirudien arren protokolo planifikatu bat ere jarri zuen mahai gainean. Reale Arenara sartzeko ate bakoitzeko 30 pertsona eserleku ezberdinetan jarri. 30 horietatik 15 erresidentzietako usuarioak eta 15 beraien laguntzaileak edo gertuko familiarrak lirateke. Modu honetara estadioetan jarraitzaile gutxi batzuk leudeke, eta hein berean omenaldia egingo zitzaien hain gaizki pasa duten horiei. Ziur gara, askok astakeritzat hartuko zutela ideia hau, baina… Luismi temati da, “zergatik ez?”

You May Also Like

0 comments