Eskerrik asko Ane!

by - 24.1.20

Gure artean ez dira garai onenak. Bada betirako joan diren lagunak; lagun handiak; betiko lagunak. Bada gure artean agurraren mina, galera, dolua. Baina min gehien dugunean, agur berri bat egin beharra. Egia da beste mota bateko galera dela; egia da nahi izanez gero bisitan joan gaitezkeela, baina guri min egiten digula ezin ezetz esan. Eta jakin badakigu bere jaiotetxera bueltatzen dela; Ane bera hazten ikusi zuen etxea; jakin ere badakigu primerako eskutan uzten dugula gure artean izandako profesionalak tarteko. Baina irri xomorro hori goizero ikusteak… asko pizten digu; indarberritu egiten gaitu. Eta hortik gure pena eta malkoa.

Dena den, bisitan izango gaituzu, eta zure irri eder hori txokoren batean ipiniko dugula zin dagizugu indar hori sentitu ahal izateko. Aldiz, gutaz ez ahaztutzeko, zer hobe hain gustoso duzun musika baino; oraingoan bertso moduan. Muxu eta beti bezain ederki izan. Eskerrik asko Ane!


You May Also Like

0 comments