Kolore grisa koloreztatuz
Euri tanta bat.
Beste bat.
Zuhaitzaren adarrak negarrari eutsi ezinik tantaka ari dira.
Tantak edonon.
Euria eta euria… euria besterik ez;
eguna, jantzia gris.
Urrunean, berriz, olatu ia ikusezinak;
urruntasunean galduta.
Baina ezin beti hauek ikusi.
Gure
lehioak tantaka-tantaka ari dira.
Eta gu, babarrunaren ale-tanten artean, goxo, bapo.
Kolore grisa koloreztatuz.
Kanpoan tantaka ari da;
Gu, aldiz, pozik, goxo, nare.


![About [span]me[/span]](https://static.diariovasco.com/www/multimedia/202009/24/media/cortadas/58502174--624x406.jpg)
0 comments