Influenza
Hipokrates, Grezia zaharrean medikuntzaren oinarri zientifikoak ezarri zituela, influentza edo gripea aire nahiz urtaro aldaketak sortzen zituela goraipatzen zuen. Horren adibide, K.a. 395. urteko Siracusako gudan gertaturiko greziar armadaren epidemia dugu. Bertan, soldaduak bata besteari kutsatu zioten eta honen aurrean, erromatarrak etsaiaren ahulezia aprobetxatu eta oharkabean hartu zituen, hauek garaile atera zirelarik.
Definizio honetaz badira bi milurte baino gehiago. Ordea, berak aipaturiko sukarra, arnasa hartzeko zailtasunak, min muskularrak,... berdin dirau. Eta guk, aurten, inoiz baino gehiago nabaritu dugu non denetara 18 bat lagun pasa izan gara sintoma horietatik. Pixkana, aurrera goaz, baina gorputzari astindu ederra eman dio gripeak oraingoan. Eskerrak bakezaleak garen bestela greziarren moduan bukatuko genuke.
PLAZAOLA
0 comments