Motxala is Beltza
Debekua, tabua,… muga horretan biltzen gara franko.
Ez da atzera egin beharrik ezezaguna dena isilean mantendu behar delaren,
ezkorra delaren filosofia suntsikorra ikusteko. Honek, ez du ez buru eta ez
hankarik. Kultura, izaera, kolore guztien gainetik aniztasuna nagusi dela
onartzeko beldur bagara besteen aldeko errespetua hutsean geratuko litzateke. Eta horrela
erreflejatzen dugu Black is Beltza filma guregan. Egia da arrazismoa dela film
honetako funtsa, baina arrazismoaz mintzatzen garen heinean, mespretxua eta nazka
ere tartean dira. Eta hori, tamalez, gure kaleetan ikusi egiten da oraindik. Zenbatetan
entzun ditugu isekak, despitak? Gurpil-aulkia izan, gorputza hala-nola izan,…
nahiko izaten da desairen bat edo beste entzuteko. Horratx egunerokotasuna.
Ordea, jarraituko dugu jaikitzen, aurre egiten, amesten, irri egiten, hesiak
austen, oztopoak gainditzen… Manexen moduan. Motxala ere, Black is Beltza
moduko bat delako.
MOTXALA KOMANDANTEORDEA
0 comments