Ez agurrik, ez geroarte

by - 3.9.18

Hainbeste une polit (e)ta
beste hainbat irribarre,
batzuetan abestuaz
baita bertsoetan ere,
beti zabalduz, elkarbanatuz
alaitasun (e)ta umore,
zurekin Gozategik du
nahiko altxor (e)ta ondare.

Edozein tokitan ere
Bihotza duzu Motxala.
Beste etxe(e)tan izanda
naba(r)ituko dute hala.
Une orotan, txoko guzti(e)tan
izango gaituzu itzala.
Gurea den sekta hon(e)tatik
ezin irten hala-nola.

Lana txukun eta prestu
eta umorezko kutsu,
langile onaren gisan
beti prest zaude kementsu.
Penaturikan bagaude ere
Jarrai horrela berritxu.
Ez agurrik, ez geroarte,
zuretzat mila bat muxu


ESKERRIK ASKO AMAIA

You May Also Like

0 comments