"Las tortugas también vuelan"
Badira 15 urte “las
tortugas también vuelan” film ospetsu hartatik. Harrigarria bada ere bertan
behar ugari eta ezgaitasuna agerian azaltzen dira. Testuingurua oso bestelakoa dela
begi-bistan da baina bada antzekotasun bat orain 25 urteko Donostiako Aspaceko testuinguruarekin,
behar horiek asetu nahian gogoz eta indarrez beteriko jendea azaldu zela. Gaur
25 urte dira Dordoka sortu zenetik. Urte hauetan guztietan ehundaka pertsona
pasa dira bertatik, eta guztiak helburu bera buruan; inklusioa. Atletismoa,
areto futbola, mahai-tenisa, igeriketa, boccia, slaloma,… denetatik landu da
kirol talde honetan, eta sariak ere ez dira makalak izan. Kirolari handi nahiz
txiki guztiak norabide berean. Aldiz, honen eragile bertan musutruk hainbeste lan
egindako bolondresei nahiz bere denbora tartetxoa eman duten kirolariei esker
izan da. Hauek izan dira benetan Dordokari izena eman diotenak eta hauek dira
Dordoka Kirol taldeari zentzua ematen diotenak. Horregatik, zer gutxiago zoriontzea
eta eskerrak ematea baino… eta nola ez, beste urte askotarako! Porque las
tortugas… también vuelan!
MOTXALA SUBKOMANDANTEA
0 comments