Zu bai handia Donato!
Mendiak ikusi eta ezin laztantzean, zuhaizti barneko brisaz mintzatu hau bera ez sentitzean arrotza egiten zait. Ene aldiuneak behar ditut, une batez gelditu, naturak eskainitako gozamena eta lasaitasun hori berriz sentitzeko. Ez baita beharrezkoa zortzimilako bat gainditzea amalurrak eskainitako distira sentitzeko. Gaur ordea, ene sentsazio hauek edozein oztopo dela ere honetaz gozatzeko zailtasunak dituzten horiei eskua luzatu nahi diet.
2016an, Donatok Aiako Harrietan kokaturiko Irumugarrietako gailurra zapaldu zuen. Helburua, partekaturiko mendi esperientziak erraztea. Eta modu horretara urte bat beranduago naturaren edertasunaz liluraturik geratu zen beste behin ere, Urbiako zelaietara igoaz. Ez da inor bere sentimendu horiek hobekiago azalduko dituenik. Hori medio bere ibilbidean pausu berri bati ekingo dio non hurrengo larunbatean aniztasun funtzionalean hain adituak ez diren mendizale eta alpinisten aurrean bere esperientzia azalduko duen. Zu bai handia Donato!
"PLAZAOLA"
0 comments